Ereintza Elkarteak Errenteriako Artisautza Azokak jartzen ditu abian 1979 urtean

1979. urtea, Trantsizioaren eta irakinaldi politikoaren lehen urteetan gaude. Diktaduran hutsune sozio-kultural eta batzuetan politikoa bete zuten elkarte kulturalak egoera berri batean aurkitzen dira, eta horren ondorioz beren zeregina eta jarduerak birpentsatzera behartuta daude. Testuinguru horretan eta barne hausnarketa baten ondoren, Ereintza Elkarteak artisautza azokak abian jartzea erabakitzen du.

Euskal Herri osoan ordura arte jorratu gabeko esparru bateko ekimen aitzindaria izan zen hura; euskal kultura herrikoiari egindako benetako ekarpena asmoarekin egina eta Errenteria Euskal Herriko artisautzaren hiriburu bihurtu nahi zuena. Ekarpen bat artisautzak, folkloriko izaeratik harantz, gaurko gizarte modernoan leku propio eta berezi bat aurki zezan: hau da, leku kulturala bat eta baita ekonomiko ere.

Egindako azokei buruzko guztia jakin nahi duzu?

39 azoka-edizio, eta 680 artisau-tailer esberdinen parte-hartzearekin

Horrela, maiatzaren lehen astean, Ereintza Elkarteak Euskal Herriko I. Artisautza Azoka ospatu zuen 16 artisau tailerren partaidetzarekin. Bertan jendeak ikusi ahal izan zuen -kasu askotan lehen aldiz- nola zizelkatzen zen uztarri bat, nola torneatzen zen zeramika, nola josten zen espartin bat edo nola egiten ziren arto taloak.

Lehen azoka hartatik, aldaketa asko izan dira Euskal Herriko artisautzaren esparruan. Lehen urte haietan, Azoka agertoki ezin hobea izan zen bere tailerretan erdi izkutuan zeuden artisauen belaunaldi oso bat erreskatatzeko, eta haien lanbideak desagertze arriskutik ekidintzeko.

39 urte hauetan zehar, 680 artisau tailer ezberdinek, Euskal Herri osotik etorritakoak eta baita Euskal Herritik kanpoko batzuek ere, Errenterian parte hartu eta erakutsi dituzte beren artea eta lanbideak. Orain, web orri honekin, beste urrats bat eman da haien lana ikusarazteko.

Ezagutu azoketatik igaro diren artisauak eta haien lana